Bihar, abenduak 30, 19:00etan, Dimako eskolako kamaran, Ana Goitiak Tortolara arte, andra lodi baten egunerokoa bakarrizketea eskainiko dau. Bakarrizketan, gizarteak andra lodienganako dituan aurreretxiak kritikauko ditu.
Gaia pil-pilean dago. Izan be, pasau dan astean bertan, Goitiak irainak jaso ebazan bere Instagram kontuan, bere pisuaren harira.
Umoregilea, kazetaria eta modazalea
Ana Goitia Erkiaga kazetaria, telebistako aurkezlea eta moda blogaria da. ETBn urte asko egin dauz kazetari eta aurkezle lanetan eta 2020an, Barre Librean egin eban bere lehenengo bakarrizketea. Harrezkeroztik, herriz herri ibilten da bakarrizketak egiten.
Gorputz guztientzako neurriko erropak aldarrikatzen ditu El Rincon de Anatxu bere moda blogean.