2024/01/05 00:00

Ikastaro barriak Diman

Ikastaro barriak Diman
Dima

Ikastaro barriak Diman 16 urtetik gorakoentzat. Zumba eta Hipopresiboak. Izen-emotea urtailaren 5era arte 94 631 57 25 telefonoan. Hipopresiboak: astelehenetan 17:30etik 18:30era eskolako kamaran, 15 euro Diman erroldatuek eta 25 euro ez erroldatuek (hileko); Zumba: martitzenetan eta eguenetan 18:00etatik 19:00etara eskolako psikogelan, 30 euro Diman erroldatuek eta 45 euro ez erroldatuek (hileko). Ikastaroak hilaren 8ko astean hasiko dira, Diman erroldatuek lehentasuna izango dabe, taldeak aurrera eroateko gitxienez 8 persona apuntau behar dira, leku kopurua (12) baino persona gehiagok izena emon ezkero, zozketea egingo da eskatzaile guztien artean eta ordainketea hilero egin behar da, hilaren 5. eguna baino lehen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!