ipuin kontalaria

Ane Gebara ipuin kontalaria Diman izango da gaur

Asier Abrisketa 2023ko abe. 21a, 11:44

Mari Domingi eta neguko solstizioaren inguruko istorioak kontauko ditu umeentzako ludotekan, 18:00etatik aurrera.

Dimesten alkarteak deituta, gaur, hilak 21, Ane Gebara ipuin kontalaria Dimako ludotekan izango da, bost urtetik gorako umeentzako Mari Domingi eta neguko solstizioa emonaldiagaz, 18:00etan. Gebarak Magisteritza ikasketetako atzen lanean haur literatura eta luburutegiekiko zaletasuna aztertu eban eta konturatu zan, ipuin klasikoen eta feminismoaren arteko talkaz. Holan, tradizinoa (neguko solstizioa) eta barritasunak (Mari Domingi) ipiniko ditu aurrez aurre saioan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!