herri kirolak

Arrapaladan Dimako I. Lasto Jasotze Txapelketea jokatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 19a

Hilaren 23an, 12:30ean, izango da hamaika kirolariren arteko probea Dimako frontoian. Tubi eta Jon Loiola dimoztarrek be hartuko dabe parte.

Datorren zapatuan, hilak 23, Dimako Arrapalan Lasto Jasotze Txapelketearen lehenengo edizinoa jokatuko da eguerdian, herriko frontoian. Araba, Bizkaia zein Gipuzkoako hamaika probalari dagoz deituta proba honetan parte-hartzea eta euren artean egongo dira dimoztar bi, Jose Martin Bustinza "Tubi" txapelduna eta Jon Loiola.

Etxekoez gainera Unari Ardeo eta Beñat Amade getxoztarrak, Oier Gonzalez maeztuarra, Iñaki Bereau igantziarra, Patxi Ituarte mutrikuarra, Bingen eta Xabal Erleaga arratzuarrak eta Andoni Elizondo zein Eder Lorpez aguraindarrak egongo dira fardoa nork gehiagotan altxau.

Lasto Jasotze Txapelketea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!