literaturea

Nerea Ibarzabal Diman izango da eguaztenean

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 18a

Bar Gloria bere lehen eleberriaren aurkezpena egingo dau Ibarzabalek hilaren 20an, Dimako liburutegian 18:00etan.

Bar Gloria (Susa, 2022) Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemenin, 1994) bertsolari, kazetari eta idazlearen lehen eleberria da. Hiru protagonista ditu eta euren bizipenak ehunduz osotu dau Ibarzabalek kontakizuna. Tabernako giroa, personaiak, euren istorioak eta kontetako modua dala-ta sano kritika onak jaso ditu Bar Gloriak, “herri bateko taberna bateko giroan, mausiki lotutako metaforak kateatzen” ditualako, besteak beste. 

Nerea Ibarzabal

Markinarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketea irabazi eban 2021ean eta astegoien honetan lortu dau Bizkaiko bigarren txapela. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera heldu zan. Kazetari moduan, ezaguna da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Euskadi Irratia...) egindako kolaborazinoakaitik. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!