Dimako Udalaka, herriko txoko zein ekintzen argazkien bilduma bat osotuteko eta herritarrak ekimenetan parte hartzera animetako helburuagaz antolatu dau Argazki Lehiaketea. Herria bera da gaia eta dimoztar bakotxak, erroldatutakoak, argazki bina bialdu ahal izango ditu harrera.dima@bizkaia.org helbide elektronikora urtailaren 31ra arte. Udalak izentauko dau epaimahaia eta 2024ko lehen hiruhilekoan emongo da irabazlearen barri. Irabazleak, hamar euroko hamar bonu jasoko ditu, herrian gastetako