Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek, Luze edo motz ikuskizunagaz 150 bat emonaldi egin ostean, sortzeko beharra sentidu eta ikuskizun barri bat landu dabe: Ztandap. Zemendiaren 3an Altzon estreinau zan eta asteon, hilak 14, Diman egongo da umoregile bikotearen saio barriagaz gozatuteko aukerea. Eskolako kamaran izango da saioa, 19:00etan.
Aurreko ikuskizunetan egin moduan, Mariarena eta Torregarai "betaurreko moreak jantzita" igongo dira oholtzara. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak, alkarbizitzea ... izango ditue berbagai horretarako, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz, barre eginez eta egin arazoz eztandarazi, lehertu, nahi ditue bazterrak.