Euskal Herriko Lasto Botatze Txapelketea irabazi dau Tubik hamazazpigarrenez

Bea Azpiri 2023ko abe. 12a, 10:37

Fardoak sei metroko langea pasauta lortu dau txapela dimoztarrak; Jon Loiola ostera, laugarren izan da 4,80 metroko markeagaz,

Mungian jokatu zan abenduaren 6an Euskal Herriko Lasto Botatze Txapelketea eta Jose Martin Bustinza Tubi kirolari dimoztarrak irabazi eban probea, fardoak 6 metroko langea pasau ostean. Jon Loiola dimoztarrak laugarren egin eban, 4,80 metroko markeagaz. Honegaz Tubik Lasto Botatzeko Euskal Herriko hamazazpigarren txapela irabazi dau. “Urteari amaiera ona emoteko modua izan da, urte osoan prestatzen egon ostean” azaldu deutso BEGITUri txapeldunak.

Sailkapena

  1. Jose Martin Bustinza 6 m
  2. Beñat Obieta 5,30 m
  3. Mikel Agirre 5 m
  4. Jon Loiola 4,80 m
  5. Juan Carlos Lopez 4,60 m

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!