magia

Bihar hasiko da Dimagia, bost eguneko magia jaialdia

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 11

2022ko Dimagian, Walas magoak egindako saioa.

Abenduaren 12an hasi eta 16ra arte, Arratiako magoek antolatutako jaialdian saio eta tailerrak egingo dira Diman.

Arratiako magoen ekimenez sortutako Dimagia jaialdia, aurreko urteetako arrakastaren ondoren, sendotuten doa, eta aurten, bost eguneko egitaraua prestatu dabe, abenduaren 12tik 16ra. Egun horreetan, Arratia Run Run eta Walas magoek tailerrak eta magia ikuskizunak eskainiko ditue. Honeetaz gainera, Txan eta Alain magoak be egongo dira Dimatik.

Abenduak 12, martitzena

  • 17:00-18:30 Abaroan, magia tailerra Txan magoagaz.

Abenduak 13, eguaztena

  • 14:30-16:00 eskolan, Run Run eta Walas magoen bisitea.

Abenduak 14, eguena

  • 17:00-18:30 Abaroan, magia tailerra Txan magoagaz.

Abenduak 15, barikua

  • 18:00etan Abaroan, tailerreko parte-hartzaileen magia saioa.
  • 19:30ean Abaroan, Txan magoaren Magiaz blai blai ikuskizuna.

Abenduak 16, zapatua

  • 17:00etan frontoi txikian, bigarren eskuko liburu eta musika azokea, artisauak eta ekoizleak.
  • 17:00etan Abaroan, Kimikarin tailerra (izena emoteko atzen eguna abenduak 14).
  • 19:00etan udaletxean, Alain magoaren Ezinezko misteriotsuak ikuskizuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!