PELOTEA

Amaia Aldaik eta Goiuri Zabaletak jokatuko dabe Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa txapelketaren finala

Bea Azpiri 2023ko abe. 7a, 17:00

Amaia Aldaik, Goiuri Zabaleta izango dau aurkari abenduaren 17an Durangon jokatuko dan finalean. 

Aldaik, Miriam Arrillagari 22-3 eta Zabaletak Leire Garairi 22-19 irabazi ostean sailkatu dira finalerako. Dimoztarra, atzen bi urtetako txapelduna da; leitzarrak barriz, 14 urte baino ez ditu eta eskupelotearen etorkizuna bere eskuetan daukala dinoe zaleek.

Goraino beteta egoan Abadiñoko Matienako pelotalekuan jokatu ziran finalaurrekoak. Markagailuak adierazoten dauan moduan, erraz irabazi eban Aldaik partidua. Sakeagaz 10 tantu egin eutsazan Aldaik Arrillagari. Hasikeran, tarteka, Arrillagak Aldai estutzea lortu eban, baina tanturik lortu barik, eta bere lehen tantuan, 15-1 egoan markagailua.

Aurretik jokatu eben Zabaletak eta Garaik euren partidua. Lehen finalerdia, gogorra eta oso orekatua izan zan, baina Zabaleta gazteak lortu eban finalerako pasea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!