Eskupelotea

Amaia Aldaik lortu dau Diario Vascoren torneoko finalerako txartela

Asier Abrisketa 2023ko abe. 4a, 10:09

Leire Garairen kontra 22-13 irabazita lortu dau Dimakoak finalera sartzea. Bigarren finalista asteon ebatziko da, Enara Gaminde eta Goiuri Zabaletaren artean.

Zapatuan, hilak 2, Tolosan jokatu eban Amaia Aldaik Diario Vascok antolatutako txapelketearen finalaurreko partidua Leire Garairen kontra eta 22-13 irabazi ostean, sailkatuta dago abenduaren 16an Zumarragan jokatuko dan finalerako. Beste finalaurrekoa jokatu barik dago oindino, Enara Gaminde eta Goiuri Zabaletaren artean ebatziko da bigarren finalistea.

Aldaik kontau dauanez, zapatuan erraz irabazi eban eta konfidantzaz beteta dago. Lehenengo tantuetan partidua parekatuta egon bazan be, Dimakoak erritmoa hartu eta aurrera egin eban: "Eskoiagaz abiadura handiagaz mobidu neban pelotea eta aurrean, ezkerragaz, asmatu neban tantuak egiterakoan".

MLK banaka

Diario Vascok antolatutako torneoaz gainera, Master Laboral Kutxa buruz buruko txapelketako finalaurrekoa be jokatuko dau Aldai hurrengo egunetan. Kanporaketa honetan, Miriam Arrillagaren kontra arituko da Dimakoa. Abenduaren 6an izango da partidua, eguaztena, Matienako Udal Pelotalekuan 12:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!