Eskupelotea

Diario Vasco txapelketako finalerako txartela jokatuko dau bihar Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2023ko abe. 1a, 11:06

Bihar, abenduak 2, Leire Garairen kontra jokatuko dau dimoztarrak finalaurreko partidua, Tolosan 16:00etan.

Amaia Aldai pelotari dimoztarra txapelketa bitan dago jokoan, eta bietan dago finalaurrekoak jokatuteko sailkatuta, Diario Vascon zein Master Labora Kutxako buruz burukoan. Diario Vascoko finalaurrekoa oingo zapatuan, hilak 3, jokatuko dau Tolosan Leire Garairen kontra, 16:00etan. Final-laurdenak zemendiaren 4an jokatu ziran eta orduan, Aldai 22-7 urten zan garaile Maddalen Etxegarairen kontra.

MLK banaka

Diario Vascok antolatutako torneoaz gainera, Master Laboral Kutxa buruz buruko txapelketako finalaurrekoa be jokatuko dau Aldai hurrengo egunetan. Kanporaketa honetan, Miriam Arrillagaren kontra arituko da Dimakoa. Abenduaren 6an izango da partidua, eguaztena, Matienako Udal Pelotalekuan 12:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!