Dimako Udalak, bere behargin publikoen egonkotzeko prozesuan peoi lanpostu finko bi esleituko ditu. Izena udaletxean emon daiteke abenduaren 12ra arte eta lanpostuen hautaketea lehiaketa-oposaketa bidezkoa izango da. Soldatea, UDALHITZen hitzarmenaren arabera, 25.642,68 €-koa izango da, "oinarrizko soldata, aparteko pagak, ordainsariak eta osakin osogarri guztiak barne".
Hautaketan parte-hartzeako betebehar bakarra, B mailako gidatzeko baimena izatea da baina puntuak emongo dira, hizkuntza mailaren arabera adibidez. Gero, oposaketa prozesuan, proba teorikoa zein praktikoa gainditu beharko dira eta lortutako puntuen arabera ebatziko da nori esleitzen jakon postua. Oinarri eta zehaztasun guztiak dagoz Dimako Udalaren webgunean.