Eskupelotea

Amaia Aldaik erraz irabazi dau 4 t'erdiko Master Laboral Kutxako final-laurdena

Asier Abrisketa 2023ko aza. 20a, 11:59

Leire Galeanoren kontrako partidua 22-10 irabazi eban Orozkon eta beraz, sailkatu dau finalaurreko partidurako be; astegoienean ebatziko da bere aurkaria.

Amaia Aldai dimoztarrak domekan hasi eban Emakume Master Cup zirkuituko banakako torneo garrantzitsuena dan Master Laboral Kutxa. Aurreko edizino bietako txapelduna da Aldai eta aurten be saiatuko da txapela bereganatzen. Bide honetik hasi da, daborduko sailkatu da-ta finalaurrekora. Final-laurdenetan, Leire Galeanori 22-10 irabazita lortu dau txartela. Abenduaren 6ean jokatuko da finalaurrekoa Abadiñon.

Domekako partiduan, Aldaik azaldu hasikeratik erraz joan zala: "Nik nire jokua egiten ibili nintzan, aurreko jokoan, sake eta erremateagaz tantuak amaituten eta egia esan partidua ez jatan momentu baten bez gogortu". Holan, Dimakoak gehitu dau partidu honen ostean konfiantzagaz ikusten dala txapelketan aurrera egiteko, irabazteko prest.

Beste aldean, Olatz Arrizabalaga eta Leire Garai egon ziran aurrez aurre eta garaipena Garairentzako izan zan. 22-14 irabazi eban eta faboritoetakoa zan Arrizabalaga kanporatu dau. Beste final-laurden biak astegoienean ebatziko dira, eta honeetako irabazleetako bat izango dau Aldaik aurkari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!