erakusketea

Gaur amaituko da 'Gizonak berdintasunerantz pausoka, Gizontasun berri baten aldeko 24 irudi eta hamaika arrazoi' erakusketea

Asier Abrisketa 2023ko aza. 16a, 10:25

Atzen eguna izanda, Piper Txuriak alkarteko Juan Manuel Feitok maskulinidadearen inguruan hausnartuteko ekintza bat proposatu eta berbaldia egingo dau, 18:00etan.

Piper Txuriak alkartearen erakusketa honetako irudietan, maskulinidade tradizionalari ez jagokozan rol eta jokabideak agertzen dira 24 argazkitan. Dimako Liburutegian egon da ikusgai egunotan erakusketea eta gaur, hilak 16, da atzen eguna. Gaurkoan, Piper Txuriak alkarteko Juan Manuel Feito egongo da 18:00etatik aurrera, hausnarketarako ekintza bat proposatu eta interesdunakaz berba egiteko.

Piper Txuriak 2008an sortu zan gizon talde legez eta 2010ean alkarte egin zan. Erakusketa honen helburua “maskulinidade bardinzalea erakustea da: aktiboa etxeko lanen erantzunkidetasunari jagokonez; emozinoak adierazoten dituana beste gizon bategaz berbetan; beste gizon batzukaz gertutasun fisikoa bizi dauana; lankidetza eta adiskidetasun hartu-emonak eregiten dituana beste gizon batzukaz; bardintasunezko aitatasuna bultzatzen dauana; eta abar.

Erakusketea Diman

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!