Ana Goitia kazetaria Diman egon beharrekoa zan datorren barikuan, hilak 17, 19:00etan eskolako kamaran. Baina Andraizea Dimako andra taldeak jakinarazo dau, emonaldia atzeratu egingo dala, data barririk aurreratu ez dan arren. Holan, beste baterako geratuko da Andra lodi baten egunerokoa umorezko bakarrizketea.
Ana Goitia kazetariak, ETBko Barre librean egin eban bere lehen bakarrizketea 2020an eta 2022an hasi zan herriz herri bakarrizketak egiten. Andra lodi baten egunerokoan andrek sufriduten daben edertasun kanon baten egoteko presinoa kritikauko dau umorez.