Eskupelotea

Domekan hasiko dau Amaia Aldaik 4 t'erdiko Master Laboral Kutxa torneoa

Asier Abrisketa 2023ko aza. 15a, 09:46

Atzen edizinoko txapelduna izanda, final-laurdenetan hasiko dau txapelketea Orozkon domeka eguerdian, Leire Galeanoren kontra.

Emakume Master Cup zirkuituko banakako torneo garrantzitsuena hileon hasi da eta Amaia Aldai dimoztarra, zemendiaren 19an estreinauko da txapelketan. Aurreko edizino bietako txapelduna da Aldai eta beraz, final-laurdenetan hasiko da jokatuten. Lehen partidua Orozkon jokatuko dau, 12:45ean. Leire Galeano izango dau aurkari.

Domekan irabazi ezkero, finalaurreko partidua Abadiñon jokatuko dau abenduaren 6ean eta final handia, Durangon abenduaren 17an. Atzen partidu biak, ETB 1 katean ikusi ahalko dira zuzenean. Atzenera heltzean bada, dimoztarrak torneo honetako hirugarren txapela irabaziko dau, txapelketako edizino guztietako irabazle bakarra izateaz gainera.

Diario Vasco Txapelketea jokoan

Hastear dagoan torneoaz gainera, Aldai Diario Vasco Txapelketan be badago murgilduta. Zemendiaren 4an final-laurdenetako partidua jokatu eban Maddalen Etxegarairen kontra eta erraz irabazi eban Dimakoak, 22-7. Beraz, finalaurreko partidua jokatuko dau abenduaren 2an Tolosan, 16:00etan. Oindino ebatzi barik dago aurkaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!