klima-larrialdia

Klima-aldaketea eta trantsizino energetikoa lantzeko jardunaldia egingo da bihar Diman

Asier Abrisketa 2023ko aza. 8a, 10:45
GoiEner kooperatibak bultzatutako Energia Berriztagarrien Komunitatea osotuteko batzarra Sakanan // GoiEner.

Gaiari buruz eskuratu barri diran liburuak erakutsiko dira eta gero, berbaldiaren ostean, herrian lantzeko alternatiba parte-hartzaile energetikoa landuko da.

Eguenean, hilak 9, klima-larrialdiaren inguruko jardunaldia antolatu da Dimako liburutegian, 18:30ean. Liburutegiak gaiari buruzko liburu barriak eskuratu ditu eta honeek aurkezteaz gain, klima-aldaketearen eta trantsizino energetikoaren inguruko lanketea egingo da. Lehenengo berbaldi bat egingo da testuinguruan kokatzeko eta gero, Diman trantsizino energetikoa gauzatzen hasteko prozesu parte-hartzailea hasiko da. Amaituteko, mokautxoa be egongo da.

Klima-aldaketearen inguruko berbaldia Veronica Van Horenbetek egingo dau, paisaia arkitektoa izateaz gainera, Extinction Rebellion eta Jauzi Ekosoziala taldeetako kidea da. Holan, klima-aldaketea zer dan eta zerk eragiten dauan azalduko dau. Gaurko egoerea aztertu eta egoereari bueltea emoteko dagozan aukerak aztertuko ditu.

Gero, herrian trantsizino energetikoa gauzatzen hasteko prozesu parte-hartzailea ipiniko da martxan. GoiEner Kooperatibako Energia Berriztagarrien Komunitatearen sustatzailea dan Leire Ugarte Diazek gidatuko dau saioa. Energia barriztagarrien komunidade bat, "komunidade batek osotuten dauan entidade juridiko bat da eta bere helburu nagusia da komunidadeak berarentzako energia barriztagarrietan oinarritutako soluzinoak sustatzea" dala dino GoiEner-ek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!