Zer gertatuko litzateke, andrek, gizonezkoen biolentziari erantzuteko biolentzia erabiliko balebe? Zilegi litzateke biolentzia erabiltea autodefensa feministearen markoan? Molak galdera horreek planteetan ditu nobela baltz honetan eta biolentzia erabilten dauan autodefensa feminista bat imajinetan dau.
Argumentua hilketa matxista batetik abiatzen da. Bere gizonak Magally hilten dauanean, alkar babesteko zin egin eben bost andra agertzen dira eta bakotxak biktimario bat hil beharko dau. Protagonistak, indarkeria matxista eta patriarkaduaren biktima diran benetako andretan dagoz inspirauta, baina eleberriak aurrera egin ahala, gero eta fikzinozkoagoak dira. La apostasia de las putas trilogia baten lehenengoa izatea gura dau egileak.