Piper Txuriak alkartearen erakusketa honetako irudietan, maskulinidade tradizionalari ez jagokozan rol eta jokabideak agertzen dira 24 argazkitan. Dimako Liburutegian ikusi daiteke hilaren 16ra arte, 16:30etik 19:30era, astelehenetik eguenera. Atzen egunean, Piper Txuriak alkarteko Manuel Feito egongo da bertan, ekintza bat proposatu eta interesdunakaz berba egiteko.
Piper Txuriak 2008an sortu zan gizon talde legez eta 2010ean alkarte egin zan. Erakusketa honen helburua “maskulinidade bardinzalea erakustea da: aktiboa etxeko lanen erantzunkidetasunari jagokonez; emozinoak adierazoten dituana beste gizon bategaz berbetan; beste gizon batzukaz gertutasun fisikoa bizi dauana; lankidetza eta adiskidetasun hartu-emonak eregiten dituana beste gizon batzukaz; bardintasunezko aitatasuna bultzatzen dauana; eta abar.