OIngo zapatuan, zemendiak 4, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazinoa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik hasita. "Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat" lelopean urtengo da manifestazinoa. Euskerearen normalizazinoaren kontra, lan eta udalgintza arloetan berbarako, hainbat epai egon dira atzenaldian eta hau burrukatuteko batuko dira euskaltzaleak protestara.
Arratia, Ubide eta Zeberiotik be mobiduko da jentea Bilbora eta dimoztarren kasuan, autobusez joateko aukerea izango dabe. Izan be, autobus bat pasauko da bai Otxandiotik bai Dimatik, Bilborako bidean. Diman 15:15ean egongo da autobusa Bizkaibusen geralekuan. Doban izango da baina aldez aurretik emon behar da izena udaletxearen telefonoan (94 631 57 25) edo galdetegia beteta.