Txumuluxueta Pelota Klubak antolatuta jokatu da atzen asteetan IX. Udagoieneko Txapelketea Diman. Gazteak, andrak eta nagusiak aritu dira frontoian eta finalak, bariku iluntzean jokatu ziran. Gizon gazte eta nagusiak, binaka jokatu eben eta andrak, banaka. Beraz, bost txapeldun izan ditu aurtengo edizinoak.
Gazteen finalean Rekalde II eta Egilior, bata Dimakoa eta bestea Zeanurikoa, Oregi eta Diaz zornotzarren kontra aritu ziran eta arratiarrek irabazi eben, 22.17. Andren finala ostera, Lide Lopez ataundarraren eta LZ. Okariz zaramagarraren artean jokatu zan eta Ataungoak irabazi eban, 22-10. Atzen finala, nagusiena izan zan; Ekhi Ziarrusta dimoztarra eta Karregal galdakarra gorriz batetik, Hormaetxe lezamarra eta Erkiaga II zeanuriztarra bestetik. Garaipena Hormaetxe eta Erkiaga II.arentzako izan zan, 22-15.