antzasti museoa

Antzasti Museoan 'Emakumea eta eguneroko bizitza' ibilbide gidatua egingo da bihar

Asier Abrisketa 2023ko urr. 27a, 10:42

Zapatuan, hilak 28, 11:00etan hasiko da ibilbide gidatua Dimako Artaun auzoko Antzasti Euskaldunon Etxean.

Antzasti Euskaldunon Etxea museoak bigarrenez antolatu dau, oingo astebururako, Emakumea eta eguneroko bizitza izeneko ibilbide gidatua. Bisitan, Industria Iraultzaren sasoian, andrek izaten eben eguneroko bizitzara hurbilduteko aukerea egongo da, bai landa eremuetako andren zein uriko andra burgesen bizimodura.

Bisitea zapatuan, hilak 28, izango da 11:00etan eta aldez aurretik egin behar da erreserbea. Prezioaren barruan (helduek lau euro eta gazteek bi), bai bisitea bai pintxo-potea sartzean dira eta ordu biko esperientzia izango da. Euskerez, gazteleraz zein ingelesez entzun daitekez azalpenak.

Inbigu taldearen kontzertua

Zapatuko bisita gidatuaz gainera, hurrengo egunean, domekea, kontzertu bat egongo da Antzastin eguerdian, 12:30ean. Inbigu taldea igongo da oholtzara, zuzeneko "gypsy jazz" eskaintzera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!