Bihar, hilak 27, Andraizea Dimako andra taldeak antolatutako mahai-ingurua egongo da eskolako kamaran, 18:30etik aurrera. Umorea eta indarkeriaren arteko harremanaren inguruan hausnartuteko saioa izango da, Badau indarkeriarik umorean?. Berton, hiru andra umoregile batuko dira: Mirari Martiarena, Idoia Torregarai eta Bea Egizabal.