Eskupelotea

Udagoieneko IX. Txapelketako finalak jokatuko dira barikuan

Asier Abrisketa 2023ko urr. 25a, 17:02

Dimako frontoian jokatuko dira 19:30etik aurrera gazte, andra eta nagusien arteko finalak.

Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak bederatzigarrenez antolatu dau aurten Udagoieneko Txapelketea eta asteon amaituko da, finalakaz. Hitzordua 19:30ean da Dimako frontoian eta hiru partidu egongo dira jokoan. Gazteak zein nagusiak binaka arituko dira eta andrak, banaka.

Gazteen finalean Rekalde II eta Egilior, bata Dimakoa eta bestea Zeanurikoa, Oregi eta Diaz zornotzarren kontra arituko dira. Andren finala ostera, Lopez ataundarraren eta LZ. Okariz zaramagarraren artean jokatuko da. Atzen finala, nagusiena izango da; Ekhi Ziarrusta dimoztarra eta Karregal galdakarra gorriz batetik, Hormaetxe lezamarra eta Erkiaga II zeanuriztarra bestetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!