berbaldia

Bertsoz lagundutako ogi egite tradizionalari buruzko berbaldia dakar Antzasti museoak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 19a, 10:37

Zapatua eguerdian izango da Ondarearen Europako Jardunaldien parte dan ekintzea Antzasti Euskaldunon Etxean, Dimako Bertso Eskolako kideen laguntzeagaz.

Zapatuan, hilak 21, Dimako Artaun auzoko Antzasti Euskaldunon Etxea museoan, Ondarearen Europako Jardunaldien parte dan Ogi baltza baino baltzagoa, ogi eza berbaldia egongo da eguerdiko 12:00etan. Parte hartu ahal izateko, ondareabizkaia.eus webgunean edo kultur.dima@bizkaia.org helbidean emon daiteke izena, doban.

Ez da edozein berbaldi izango Abel Ariznabarretak eskainiko dauana, izan be, Dimako Bertso Eskolako ikasleek bertsoz lagunduko dabe hitzaldia. Ogia egin eta erreteari dedikautako espazioan egingo da saioa eta ogiaren gaineko sineskera, ipuin eta kantuak be egongo dira entzungai. Zelan ez, ogia dastatuteko aukerea be egongo da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!