onewall

Lur Ziarrusta urten da garaile Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketan

Asier Abrisketa 2023ko urr. 16a, 12:02

Ekhi Ziarrusta anaia nagusiaren kontra jokatu eta irabazi dau final estua, set biak 15-12 irabazita. Hirugarren eta laugarren postuan, Mikel Beldarrain arteaztarra eta Valentziako Albert Giner geratu dira.

Zapatu-domekan jokatu da Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketea, modalidade honetako Euskal Herriko lehen klubak antolatuta, Rebotean OneWall Klubak (ROWK) hain zuzen be. Guztira, berrogei jokalari batu dira zapatuko kanporaketa eta domekako fase finaletan eta irabazlea, etxeko Lur Ziarrusta izan zan. Ekhi Ziarrusta anaiaren kontra irabazi eban finala eta hirugarren eta laugarren postuan, Mikel Beldarrain arteaztarra eta Valentziatik etorritako Albert Giner izan ziran.

Holan, Lur Ziarrusta dimoztarrak Europako ranking-ean aurrera egiten segiduten dau, hirugarren postuan dagoalarik. Izan be, txapelketea puntuagarria izango da Europarako eta lasten dira Euro1Wall eta Rule the Wall txapelketak. Ameriketako IMPACT PRO zirkuituak txapelketea aurrera aterateko ipinitako 1.000 euro be irabazi ditu Ziarrusta txikiak, atzen laurentzako egon dira sariak.

Baina horrezaz gain, bete da txapelketearen helburu garrantzitsua, OneWall pelota modalidadea ezetu arazotea. Izan be, Euskal Herrian oso hedatuta ez badago be, eskupelota modalidade zabalduena da mundu mailan eta astegoienean Diman batutako jokalariek erakutsi dabe, aurrera doala. Izan be, arratiar ugarik hartu eben parte izentautakoez gainera: Mikel Aurrekoetxea (Lemoa), Beñat Etxeita (Zeanuri), Imanol Urigoitia (Zeanuri), Ibai Cimadevilla (Igorre), Ireber Eraña (Lemoa), Iker Etxebarria (Artea), Ander Varela (Lemoa) eta Oier Etxebarria (Igorre).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!