Eskupelotea

Amaia Aldaik Dimara ekarri dau Hiru Hiruburuak torneoko txapela

Asier Abrisketa 2023ko urr. 16a, 11:30

Aldai eta Bergara 22-19 nagusitu ziran, Garai eta Zabalaren aurka, Bilbon jokatutako partiduan.

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak, Arrate Bergararen laguntzeagaz, atzo jokatu eban Bilboko Bizkaia pelotalekuan Hiru Hiriburuak txapelketako finala Leire Garaik eta Irati Zabalak osotutako bikotearen kontra. Bikote biek egin eben partidu "txukuna", Aldairen esanetan baina atzenean Dimakoak eta Bergarak lortu eben txapela, 22-19 irabazita.

Hasikera batean, 8-2ko aurrea hartuta erraz irabaziko ebela emoten baeban be, Garai eta Zabalak 15-14ra hurbildutea lortu eben. Baina atzenean, Aldaik eta Bergarak barriro emon eutsien bueltea partiduari. Holan kontau dau Aldaik: "Egia da hasikeran guk alde handia hartu dogula, nik peloteari abiadura handia emon deutsat eta ezin izan eben horregaz. Baina uste dot hainbesteko aldeagaz Arratek eta biok konfiantzea hartu eta aurkariak asmatuten hasi zirala. Bardindutea lortu eben, baina azkenengo txanpan barriro indar eta txispeagaz min handia egin dogu eta horregaitik lortu dogu txapela".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!