Eskupelotea

40 pelotari batuko ditu astegoienean Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketeak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 13a, 10:34

Zapatuan egun guztian zehar egongo dira ikusgai kanporaketa partiduak eta domeka goizean jokatuko dira final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala.

Rebotean OneWall Kluba da Euskal Herriko lehenengo OneWall taldea eta oingo astegoienerako antolatu dau Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketea. Modalidade honek gure artean oin arte indar handirik izan ez badau be, OneWall-a da munduan gehien zabalduta dagoan pelota modalidadea.

Holan, ez da txapelketa txiki bat izango. Berrogei dira izena emon daben pelotariak eta sari nagusia mila eurokoa izango da. Horrezaz gain, Europako ranking-erako puntuagarria da Dimako txapelketea.

Txapelketea bihar goizean hasiko da eta egun osoan zehar jokatuko dira Dimako frontoian kanporaketa partiduak. Kanporaketetan aurrera egiten daben jokalariak izango dira domekan fase finalak jokatuko dabezanak, 10:00etatik 13:30era. Bertara joateko aukerarik ez daukien ikusleek, Ten's Finest kanalean jarraitu ahal izango dabe txapelketea.

Jokalari arratiarrak

Dimeko IMPACT PRO OneWall Txapelketan jokalari arratiar ugari egongo dira: Lur Ziarrusta, Mikel Beldarrain, Ekhi Ziarrusta, Mikel Aurrekoetxea, Beñat Etxeita, Imanol Urigoitia, Ibai Cimadevilla, Ireber Eraña, Ander Varela, Iker Etxebarria eta Oier Etxebarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!