andraizea

Andra Baserritarren Nazinoarteko Eguna ospatuko da Diman

Asier Abrisketa 2023ko urr. 13a, 10:10

'Akabuko martxea' filmaren irudia.

Bihar arrastian, film labur bi proiektauko dira Abaroan eta gero, Puy Arrieta Prosaren berbaldia egongo da entzungai; gainera, bertoko produktuakaz egindako kopautxoa zerbitzauko da.

Zapatuan, hilak 14, Andra Baserritarraren Nazinoarteko Eguna ospatuteko batuko dira hainbat andra Diman, Andraizea talde feministeak antolatutako jardunaldian. Hitzordua arrastiko 18:00etan da, Abaroan, eta pelikula labur bi ikusi, berbaldi bat entzun eta "zero kilometroko produktutakaz" egindako kopautxoa egongo dira.

Proiektauko diran filmak bi dira; bata Akabuko martxea (Aitor Gisasola eta Fredi Paia, 2016) eta bestea, Dominica (Aitor Gisasola eta Fredi Paia, 2015). Film biek ipinten dabe mahai gainean artzaintzan andrek izandako garrantzia. Geroko berbaldian be, Puy Arrietak hartuko dau berbea, Ipiñaburun gaztaia egiten dauana artzainak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!