Eskupelotea

Hiru Hiriburuak txapelketako finalerako sailkatu dira Aldai eta Bergara

Asier Abrisketa 2023ko urriaren 9a

Zabaleta eta Mendizabal 22-11 garaitu ostean, final handia domeka eguerdian jokatuko dabe, Garai eta Zabalaren kontra, Bilboko Bizkaia pelotalekuan.

Domekan jokatu ziran Emakume Master Cupen zirkuituko Hiru Hiriburuak txapelketearen finalerdiak Donostiako Atano III. pelotalekuan. Bertan, Amaia Aldaik eta Arrate Belgarak 22-11 irabazi eben, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabalen kontra. Elite mailako beste finalaurrekoan barriz, Garai eta Zabala urten ziran garaile, Arrizabalaga eta Erasunen kontra.

Amaia Aldaik kontau dauanez, partidua "nahiko erraz" joan zan dimoztarrarentzako. "Hasikeratik hartu genduan aldea markagailuan Arratek eta biok, oso ondo jokatuta. Ni aurrean tantuak amaituten oso ondo ibili nintzen, konfiantza askogaz, dana sartu jatan. Oso konzentrauta sartu ginen eta ez eben partiduari bueltea emoteko aukerarik", azaldu dau Dimakoak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!