auzoak

Indusiko San Fresku jaiak hasiko dira bihar

Asier Abrisketa 2023ko urr. 3a, 11:20

Eguaztenean, mezea eta auzo-eskolearen mendurrenarea ospakizunak egongo dira eguerdian. Bariku eta zapaturako ostera, egun osorako egitarauak antolatu ditue auzotarrek.

Bihar, hilak 4, da Asisko San Franziskoren eguna eta Indusi auzo dimoztarrean, sanfreskuak ospatuko ditue. Lehen egunean ospakizun erlijiosoa egongo da San Franziskoren omenezko ermitan eta urtekeran, auzo-eskolearen mendeurrena ospatuko da. Argazki zaharrak egongo dira ikusgai eta barauskarria zerbitzauko da. Eguenean ez da ezer egongo baina jaiek bariku eta zapatuan izango dabe jarraikortasuna: karta-jokoak, musikea, jantzea, jana eta edana izango dira protagonista.

Urri bigarrenak 4, eguaztena
  • 12:00etan, mezea.
  • 12:45ean, Indusiko auzo-eskolearen 100. urteurrena. Urteurreneko argazkiak egunero egongo dira ikusgai. Ostean, barauskarria.
Urri bigarrenak 6, barikua
  • 17:00etan, Briska eta Tute Txapelketak.
  • 19:00etan, txitxi-burduntzia.
  • 21:00etan, Eingo.
  • 22:00etan, txokolatea.
Urri bigarrenak 7, zapatua
  • 12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
  • 14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea.
  • 14:30ean, bazkaria eta bazkalostean bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Ibon Ajuriagojeaskoa.
  • 17:00etan, umeentzako ekintzak.
  • 19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketea.
  • 21:00etan, bakarrizketea: Maria Blanco, Iker Plazaola eta Julen Portillo.
  • 22:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
  • 22:30ean, txokolatea.
  • 23:00etan, zozketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!