Domekan hasi zan, Gasteizko Ogeta pelotalekuan aurtengo Hiru Hiriburuak txapelketea. Guztira, adin eta kategoria desbardinetako 64 andrazko pelotarigaz hasi da txapelketea eta elite mailan dago Amaia Aldai dimoztarra, Arrate Bergaragaz. Lehen jardunaldian 22-14 urten ziran garaile, Beitia eta Gaminderen aurka. Beraz, datorren domekan, hilak 8, Donostian jokatuko dabe finala Zabaleta eta Mendizabalen kontra.
Aldaik onartu dau, hasikeran ez zirala behar dan moduan jokatuten ibili: "Partiduan sartutea kostau jakun, 6-0 hasi ginan galtzean". Baina aurrera egin ahala, Aldai aurrean hazten hasi zan eta orduan hasi ziran aurkariei mina eragiten: "Gero be egin genduazan hutsak baina gure mailea mantenidu genduan, intentsidadea bajatu barik". Holan, alde erosoagaz lortu eben 22ra heltzea.