Dimako Udala, herriko liburutegirako boluntario bila dabil. Interesa daukienak, Udalagaz ipini behar dira harremanetan kontaktua eta izena emoteko. Hau da zabaldu daben mezua: "Izan zaitez liburuzain. Konpromisoa, hilean behin arrasti batez, liburutegiko zaintza egitea".
Liburutegia urri bigarrenaren 16an zabalduko da eta astelehenetatik eguenetara 16:30etik 19:30era egongo da zabalik.