antzerkia

Nicole & Martin-en ikuskizunak eguenetik domekara ikusi ahal izango dira Diman

Asier Abrisketa 2023ko ira. 26a, 10:37

Egun bakotxean, antzezlan klasiko bat taularatuko dabe: Wassilissa, Hansel eta Gretel, Bremengo musikariak eta Esku bako neskatoa.

Aurten be, Nicole & Martin antzerki konpainia ibiltariak geldialdia egingo dau Diman. Hilaren 28tik, eguena, urri bigarrenaren 1era arte, domekea, egongo dira Nicole Gubler eta Martin Gubler ipuin klasikoetan oinarritutako antzerkiak taularatzen. Lehen egun bietan, eskola-umeentzako izango dira ikuskizunak eskolan. Zapatu-domekan ostera, euren karpan egingo ditue publiko guztientzako. Sarrerak egun bakotxean lortu daitekez, ikuskizunaren aurretik.

Eguenean, Wassilissa taularatuko dabe, Aleksandr Afanasiev-ek batutako ipuin herrikoi errusiarra. Hurrengo hiru antzezlanak barriz, Grimm anaien istorioetan oinarritutakoak dira. Hurrengoz hurrengo, egunez egun taularatuko ditue: Hansel y Gretel, Los musicos de Bremen eta La doncella sin manos.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!