Domekan, hilak 24, jokatu zan Hondarribiako Jostaldi pelotalekuan aurtengo Udako Master Laboral Kutxa torneoko finala, 500 ikusleren aurrean. Bertan, Amaia Aldai eta Uxue Oses lehiatu ziran Olatz Arrizabala eta Leire Galeanoren kontra eta atzen honeek urten ziran garaile, 22-12. Protagonista nagusia, Logroñoko San Mateoko txapela jantzi eta 24 ordutara, Arrizabalaga izan zan. Aldaik barriz, ez ditu eskuak egoera onenean eta igarri zan, eraso gitxi egin ebazan eta.
Amaitu ez, baina partidua bardinduta hasi eben bikote biek. Sei berdinketa egin ebezan, bederatzira atzena; baina hortik aurrera, urdinak nagusitu ziran, 9-0ko partzialagaz aurrera eginda. Holan, Galeano erritmoa hartzean hasi zan eta Arrizabalgaz batera, jokotuteko aukera barik itxi ebezan Aldai eta Oses.