Dimako Guraso Elkarteak, Gazte Barri jantza taldeak, Txumuluxueta Pelota Klubak eta Dimesten alkarteak antolatuta, hilaren 22an, barikua, "kurtso hasikerako jaia" ospatuko dabe dimoztarrek. Alkarte bakotxak bere apurra ipini dau eta beraz, danetarik egongo da egiteko arrastian hasi eta gauera arte. Ekintza guztiak egingo dira plazan eta frontoi txikian baina euria bada, Abaroara mobiduko dira.
Hasteko, 16:30ean, disko festa ipiniko da martxan parte-hartzaileen gorputzak berotuten hasteko eta gero, 17:45ean, txokolatea zerbitzauko da. Gainera herriko txikerrenek, eta nagusiek, arpegia margozteko aukerea izango dabe. Ordu berean, Txumuluxuetan aurten egongo diran pelotariek talde argazkia atera eta 18:00etan hasiko dira partiduak.
Gauez ostera, BBKren Dantzaldi Ibiltaria ekimenak dakarren Aiko taldea 21:00etan hasiko da plazan jantzaldia gidatuten eta denpora txarra egin ezkero, frontoi txikian. Hau amaituta, Txumuluxuetak antolatutako afaria 22:00etan hasiko da. Afarira joateko, izen emon behar da aldez aurretik.