erakusketea

Indusiko auzo eskolan ikasi ebenen argazkiak jasoten dabil Dimako Udala

Bea Azpiri 2023ko ira. 18a, 11:15

Indusiko auzo eskolako ikasle talde bat // Dimako Udala.

1923 urteak eregitako auzo eskolearen sorrerearen mendeurrena ospatuteko erakusketa bat antolatuko da batzean diran erretratuakaz.

Indusi auzo eskolearen sorrerako mendeurrena dala-ta, Dimako Udalak erakusketa egin gura dau memoria galdu ez daiten. Horregaitik, eskola haretan ibilitakoei, dei egin deutse, eskolako argazkiak udaletxera eroan dagiezan, han eskaneetako. Gero bueltan eroango dabez argazkiok etxera. Posta elektronikoz be bialdu daitekez harrera.dima@bizkaia.org helbidera.

Auzo eskolek garrantzia handia izan eben XX. mendean. Izan be, mendearen hasikeran, analfabetismoa arazo handia zan, batez be landa eremuetan. Jentea alfabetatzeko eregi ziran eskolok Foru Aldundiaren ekimenez. Euretako bat Indusikoa izan zan, 1923an sortu ebena. Auzo eskola gehienek, 1970eko hamarkadara arte iraun eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!