Udako Master Laboral Kutxako finalean dago Amaia Aldai

Ager Barragan 2023ko ira. 14a, 11:35

22-18 gainendu ziran Aldai eta Oses, Etxegarai eta Gaminderen kontra Galdakaoko Kurtzea frontoian jokatu eben finalerdian.

Dimoztarrak eta bere bikoteak ez eben partidua erraz euki, baina azkenean Aldai izan zan peloteari beste martxa bat emonez eta Osesek atzekaldean emon eban seguridadeagaz, finalerako pasea lortu eban bikotea.

Finala Hondarribian jokatu dabe Aldai eta Osesek, Arrizabalaga eta Galeanoren kontra, hilaren 29an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!