Antzasti museoa ezetuteko bisita gidatua antolatu dau Gorbeia Turismok domeka honetan

Ager Barragan 2023ko ira. 8a, 12:46

Gorbeia Turismok Parke Naturalaren inguruetatik hainbat bisita gidatu antolatu dauz aurten be eta horreetako bat da Antzasti Museoa: Emakumea eta Bizitza. Domekakoa lehenengo bisitea da, eta bigarren bat egongo da urri bigarrenaren 28an.

Helduentzako prezioa 4 eurokoa da eta 2 eurokoa zortzi eta hamabi urte bitarteko umeentzako. Amaitzerakoan txartela museoko gourmet gunean erabili daiteke, pintxo-potea hartzeako. Izena, basquemountain.eus webgunean emon behar da.

Bisitan, Industria Iraultzan emakumeak eta euren eguneroko bizitza landa eta uriko etxeetan zelan biziten eben ikusi eta ikasi ahalko dabe museora hurbiltzen diranak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!