Astigarraga eta Hernanira urtekerea

Ager Barragan 2023ko ira. 6a, 12:39

Bihar, hilak 7, Andraizea Dimeko andren alkarteak antolatu dauan urtekerera joateko izena emoteko azken eguna izango da.

Goizeko 09:00etan Dimako plazan batu eta Gipuzkoara bidea hartuko dabe. Bertan, euskal sagardaoaren museoari bisita egingo deutsie, gero bazkaria egingo dabe Alorrenea sagardotegian eta azkenengoz ibilbide morea egingo dabe Hernanin. 

Izen emotea emailez andraizea@gmail.com edo telefonoz 675 007 643 zenbakian eta urtekerearen prezioa 25 eurokoa da bazkideentzat eta 40 eurokoa bazkide ez diranentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!