Aldai eta Osesek bigarren postuan amaitu dabe txapelketearen lehen urratsa

Ager Barragan 2023ko ira. 5a, 12:13

Atzo, hilak 4, Lezoko frontoian jokatu eban bikoteak Udako Master LABORAL KUTXAren lehenengo faseko ligaxkako atzen partidua.

Garai eta Capellanek osotutako bikoteak 20-15  partiduaren aurrea hartu baeban be, Aldaik eta Osesek norgehiagokeari bueltea emon eta atzenean 22-20 irabaztea lortu eban dimoztarrak eta oñatiarrak osotutako bikoteak. Aldaik, partidua oso polita eta gatxa izan zala  baina ha-ta guzti be, partidua disfrutau eta irabaziagaz oso pozik geratu zala adierazo eban.

Atzen partiduko emaitza honek aldaketa nabarmenak eragin ebazan atzen sailkapenean eta beraz, holan geratu dira urri lehenengoaren 13an Galdakaon jokatuko diran finalerdiak. Arrizabalaga-Galeano, Garai-Capellanen kontra eta Aldai-Oses, Etxegarai-Gaminderen kontra neurtuko dira. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!