urtekerea

Astebete falta da Andraizeak antolatutako urtekeran izena emon ahal izateko

Asier Abrisketa 2023ko abu. 31a, 11:46

Hernaniko Ibilbide Morearen kartela Hernanin // Kronika.eus

Urri lehenengoaren 16an, Astigarraga eta Hernanira joango da Dimako andra taldea sagardoaren museoa ikusi, bazkaldu eta Hernaniko Ibilbide Morea ezetuteko.

Andraizea andra dimoztarren alkarteak kursoa hasteko urtekerea antolatu dau urri lehenengoaren 16rako. Goizean goiz, 09:00etan, urtengo dira Dimako plazatik Astigarragarantza. Bertan, Euskal Sagardoaren museoa bisitauko dabe eta bazkalordua, Alorrenea Sagardotegian pasauko dabe. Arrastian ostera, Hernanira mobiduko dira, bertako hamar kokalekuk osotuten daben Ibilbide Morea ikusteko.

Parte-hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da eta horretarako atzen eguna, gaur zortzi da, urri lehenengoak 7a. Posta elektronikoz, andraizea@gmail.com , edo 675 007 643 telefonoan emon daiteke izena. Urtekerearen prezioa 40 eurokoa da alkarteko bazkide ez diranentzako; bazkideentzako barriz, 25 eurokoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!