auzoak

Barikuan hasiko dira Obako sainduniak

Asier Abrisketa 2023ko abu. 28a, 11:30

Oba auzoa jaietan, atzekaldean, San Juan eta San Antolin ermitea // Obako Sainduniak (Facebook).

Barikutik domekara ospatuko dira Oba auzo dimoztarreko jaiak; besteak beste, bola eta igel jokoak, auzo bazkaria, kross eta nordic-walking martxa eta DJ Isma egongo dira.

Astegoien honetan, urri lehenengoaren 1etik 3ra, ospatuko dira sainduniak Dimako Oba auzoan. Obako ermitea San Juan eta San Antolinen gurtzakoak dira eta biak izanten dira auzoko jai garrantzitsuak. Holan, barikuan 20:00etan botako da txupina eta zapatu zein domekarako, egitarau potoloa antolatu dabe auzotarrek.

Egitaraua:

Urri lehenengoak 1, barikua

  • 20:00etan, txupina eta jaien hasikerea.

Urri lehenengoak 2, zapatua

  • Egun osoan, eskulanen erakusketea txokoan.
  • 12:00etan, mezea
  • 20:00etan, txitxiburduntzia eta Bolo Txapelketea.
  • Gero, DJ Isma.

Urri lehenengoak 3, domekea

  • Egun osoan, eskulanen erakusketea txokoan.
  • 11:30ean, nordic walking martxa Dimatik Obara.
  • 12:00etan, kross-a Dimatik Obara.
  • 14:30ean, auzo bazkaria.
  • 19:00etan, Igel Txapelketea.
  • 20:00etan, txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!