auzoak

Txakolin Egunagaz hasiko ditue jaiak Olazabalen

Asier Abrisketa 2023ko abu. 14a, 12:27

San Roke ermitearen sarrerea, Olazabalen.

Sanrokeen inguruan, hiru eguneko jaiak antolatu dira auzo dimoztarrean: Txakolin Eguna, San Roke Eguna eta San Roke Txiki.

Dimako Olazabal auzoko San Roke jaiak bihar, San Roke egunaren bezperan, hasiko dira. Urtero lez, Txakolin Eguna ospatuko da eguerditik aurrera eta jana eta edana, Eingo taldeko kideek girotuko dabe. Jaietako egun nagusia, hilak 16, San Roke eguna izango da. Goizean Ilunbera ibilaldia egingo da eta bajatukeran, mezea entzun eta hasiko da egitarau potoloa: bola-jokoa, Tortilla Txxapelketea eta gaueko kontzertuak. Abuztuaren 17an ostera, mezea eta auzo bazkaria bakarrik egongo dira.

Egitaraua:

Abuztuak 15, Txakolin Eguna

  • 12:30etik aurrera, txakolina, pintxoak eta musikea Eingo taldeagaz.

Abuztuak 16, San Roke

  • 08:30ean, ibilaldia Ilunbera.
  • 12:00etan, meza nagusia.
  • 13:30ean, nagusien Bolo Txapelketea.
  • 17:30ean, umeen Bolo Txakelketak eta jolasak.
  • 18:00etan, Tortilla Txapelketarako izen-emotea.
  • 18:30ean, umeentzako baloiak.
  • 20:00etan, Tortilla Txapelketako aurkezpena.
  • 20:30ean, txokolatea eta errifen zozketea.
  • 21:00etan, kontzertuak: Mikey Boy & The Yee-Haws eta Foterie.

Abuztuak 17, San Roke Txiki

  • 12:00etan, mezea.
  • 14:00etan, auzo bazkaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!