auzoak

Astegoienean ospatuko ditue sanbizenteak Artaunen

Asier Abrisketa 2023ko abuztuaren 2a

Artaungo jaietan, Lourdes Soraluzeren omenezko bola txapelketea jokatuten da.

Dimako Artaun auzoan, egun biko jaia antolatu da abuztuaren 5etik 6ra. Bola Txapelketea, txitxi-burduntzia, erromeria, herri kirolak eta Tortilla Lehiaketea egongo dira, besteak beste.

Sanbizenteak dira, beraz jaietarako sasoia Dimako Artaun auzoan. Abuztuaren 5ean eta 6ean izango dira ospakizunak. Lehenengo egunean, 18:30ean txupina bota eta martxan ipiniko da Lourdes Soraluze XIV. Bola Txapelketea; gero, txitxi-burduntzia eta erromeria. Hurrengo egunean ostera, umeentzako jolasak eta herri-kirolak egongo dira. Iluntzean Tortilla Txapelketea egingo da eta mozorro erakusketa eta errifea zozketatu ostean amaituko dira aurtengo sanbizenteak.

Abuztuak 5, zapatua

  • 18:30ean, txupinazoa.
  • 18:30ean, Lourdes Soraluze XIV. Bola Txapelketea.
  • 20:00etan, txitxi-burduntzi herrikoia.
  • 22:00etan, erromeria Bilbao anaiakaz.

Abuztuak 6, domekea

  • 12:00etan, umeentzako jolasak.
  • 18:00etan, herri-kirolak: lasto altxatze eta botatzea (Jose Martin Bustinza ‘Tubi’ eta Jon Loiola), azkorea (Julen Larrea eta Ioritz Gisasola) eta ingudea (Jose Martin Bustinza ‘Tubi’ eta Jon Loiola).
  • 20:30ean, Tortilla Txapelketarako plateren aurkezpena.
  • 21:00etan, trikitilariak, mozorro erakusketa eta errifen zozketea.
  • 22:30ean, txokolatea eta jaien amaierea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!