Boise (Idaho, AEB) hiriko Anduiza pelotalekuan jokatu da Nazioarteko Basque Country Txapelketea, andrazkoen Hiru Hiriburuak Torneoko txapeldun eta txapeldunordeen artean: Nora Mendizabal, Andrea Capellan, Olatz Arrizabalga eta Amaia Aldai. Finala, domekan jokatu zan atzen bien artean eta txapela Aldaik jantzi eban, 22-19 irabazi ostean.
Partiduaren hasikeratik, Aldaik eroan eban markagailuaren agintea baina Arrizabalaga, hurbiletik jarrraituten izan eban. Holan, partidu erdikaldera 11-9 heldu ziran baina Aldai erritmoa bizitu eta 19-12ra ailegau ziran. Halanda be, gernikarrak ez eban amorerik emon eta astiro-astiro hurbildu zan, tantu bakarreko aldea izatera arte, 20-19an. Baina dimoztarrak ez ebazan atzen tantu biak oparitu eta berarentzako izan zan txapela.