dirulaguntza

Aisialdiko begirale ikastarorako dirulaguntzea emongo dau Dimak

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 28a, 11:30

Urri bigarrenetik, hurrengo urteko bagilera arte izango da Urtxintxa Eskolaren ikastaroa Diman eta dimoztarrentzako, 200 euroko laguntzea emongo dau Udalak.

Aurten be, Urtxintxa Eskolak jaurlaritzeak homologatutako aisiadiko begirale titulua lortzeako ikastaroa emongo dau Diman. 2023-2024 ikastaurte ia osoa hartuko dau ikastaroak, 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko. Ikastaroak 450 euroko balioa dauka eta edonork emon ahal dau izena urtxintxaeskola.eus helbidean baina Diman erroldatutakoek 200 euroko dirulaguntzea izango dabenez, honeek udaletxean egin behar dabe izen-emotea.

Ikastaroa, hamabi asteburutan emongo da, hamasei langai teoriko dagoz eta testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailea erabiliko da. Horrezaz gain, Dimatik kanpo hiru egonaldia egingo ditue, bi aterpetxeetan eta bat kanpaldian. Euskera maila ona beharrezkoa da eta praktikak egiten hasi aurretik, hamazortzi urtetik gorakoa izan behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!