eskupelotea

Udako Master Laboral Kutxako bigarren jardunaldia galdu dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 26a, 12:15

Uxue Osesegaz batera Barakaldoko jardunaldia 22-16 irabazi ostera, atzo Gasteizen jokatutako partidua 10-22 amaitu zan, aurkarien alde.

Amaia Aldai Estatu Batuetako bidean da oin, Boise (Idaho) urian jokatuko dan Nazioarteko Basque Country Txapelketan baina aurretik, jokatu ditu Udako Master Laboral Kutxa txapelketako lehen jardunaldi biak. Bata irabazi eta bigarrena galdu egin ditue Aldai eta Osesek, txapelketako faboritoak.

Lehen partidua Barakaldon jokatu zan hilaren 21ean, atzeratua izan ostean, Beitia eta Mendizabalen kontra lehiatu ziran Aldai eta Oses, 22-16 irabazita. Bigarrena ostera, atzo, hilak 25, jokatu zan Gasteizen. Partidu honetan, Etxegarai eta Gaminde 22-10 urten ziran garaile, faboritoen lidergotza kolokan ipinita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!