herri kirolak

Tubik barriro jantzi dau lasto jasotearen Bizkaiko txapela

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 26a, 10:45

Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa

24 jasoaldi eginda jantzi dau Dimakoak txapela. Jon Loiala dimoztarrak ostera, 21 jasoaldi egin ditu eta berarentzako izan da hirugarren postua.

Jose Martin Bustinza 'Tubi'-k aurten be irabazi dau Bizkaiko Herri Kirol Federazioak antolatutako Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketea. Domekan jokatu zan txapelketea Busturiako Axpe auzoan eta sei kirolarien artean, dimoztar bi egoazan; Tubi bera eta Jon Loiola. Atzen hau, hirugarrena izan zan sailkapenean.  Egin beharreko lana, 45 kilogramotako lasto fardoa zazpi metrotara igotea zan, minutu bitan ahalik eta jasoaldi gehien eginda.

Bizkaiko Gizonezkoen Lasto Jasotze Txapelketearen emoitzak:

  • 1°Jose Martin Bustinza "Tubi" (24 jasoaldi)
  • 2°Beñat Amade (23 jasoaldi)
  • 3°Jon Loiola (21 jasoaldi)
  • 4°Unai Ardeo (16 jasoaldi)
  • 5°Bingen Erleaga (14 jasoaldi)

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!